lunes, 29 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK

2009-2010 ikasturtearen hasieran, Espainian gainditu egin zen Eskola 2.0 proiektua, hau onartzeko espainiar gobernuko hezkuntza sailak, multinazionalak, talde finantziero eta editoriala batu ziren. Honen helburua tranformazioa da, hots, ondorengo 4 urteetan LH 5. eta 6.mailak eta DBH 1 eta 2ko klase tradizionalak klase digital eraldatu nahi ditu, arbel digitalak erabiliz, interneten konexio inalanbrikoa erabiliz…

Izan ere, “Eskola 2.0”, ez dauka zerikusi handia hezkuntza, irakaskuntza edota teknologia berriekin.
Hau da, ez du zerikusirik planteamendu pedagogikoekin, interes asko baitaude atzean, bai ekonomiaren aldetik bai hezkuntza ministerioen aldetik. Horrexegatik esan dezakegu, irakaslearen bideratasun maila eta ikasleen parte hartzea alde batera uzten direla.
Nire aburuz, eta testuan esaten den bezalaxe, “Eskola 2.0” ez onartzea ez da teknologia berriak ez onartzea, baizik eta inposatutako politika batera ezetz esatea baino ez da
Zergatik ez dute diru hau beste gauzetan inbertitzen? Azken finean, teknologia berri hauen planteamendua ez ditu gure ikasleen beharrizanei erantzuten.

Eskola 2.0" ren atzetik Pizarra digital" programa aurkitzen da, zeinak 2003an martxan jarri zen Ariñon (Aragoien). LH 5. eta 6. mailen geletan, Tablet PC eta proiektoreak ipini ziren, teknologia berriak erabiltzen zituzten irakasleen esperientzia kontuan izan gabe. Gainera, ikastetxeei material berdina bidaltzen zieten, aldaketa eta adaptazioak egiteko aukera izan barik. Ez zaie gizarte digitalerako eredu berririk azaldu, ezta aplikazio didaktikorik ere.
Zergatik ez dira ikaskuntza esanguratsu batetik abiatu? Ez zen hobeto euren aurre ezagutzak jakitea, eta metodologia aldaketa bat egitea?
Hiru galdera hauek erantzuna ematen digute guk ikusteko guzti honen atzea aplikazio didaktikoarik ez dagoela.
Era berean, esan beharra daukagu, familiek proiektu hau 2,38 baloratzen dutela (0-5). Nire aburuz, errealitatea ezagututa, ez dakit zergatik hain altuegi baloratzen duten.

Azken finean, laburbilduta, “Eskola 2.0” progamari buruz hitz egitea ez da hezkuntzaz ezta teknologia berriei buruz hitz egitea, baizik eta negozio eta merkantalizazioaz.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Lau hilabete hauetan zehar, teknologia berrien mundua hezkuntzarekin nahiko ondo erlaziona dezakegula ikusteko aukera izan dugu.
Ikasgai hau, era orokor batean landuz gero, esan dezaket hezkuntzarekin batera landu ahal direla; baliabide politak, modu aktiboa eta interesgarria eskainiz. Beti ere, ondo erabiltzen eta behar den momentuan erabiltzen jakinda.

Ikasitakoa praktikan jarri egin dugu besteak beste, delicious eta blog-ak landu ditugu. Alde batetik, bakoitzak gure blog-a eraikitzeko aukera izan dugu, eta benetan irtenbide baliagarria iruditu zait, irakasleak izango garenean erabiltzeko, bai gurasoekin komunikatzeko, bai ikasleekin erabiltzeko.
Era honetan, metodologia hura guztion parte hartzea suposatzen du. Gainera ikasleek aktiboki egon ahal dira euren gurasoek sarean sartzen direnean, eurek erabiltzen jakingo baitute.
Bestetik, delicious-a; bertan link-ak gordetzeko orrialde eskaintzen da, nahi dugun orrialdea bertan gorde dezakegu.

Azken finean, teknologia berri hauek erraztasun handiak ematen dizkigute edozein pertsonari.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Eten digitala

ETEN DIGITALA

Autoreak analisiaren hasieratik eten digitalak betidanik existitu egin direla komentatzen du. Honi esker (Internet), hezkuntzaren eredu demokratiko lor dezakegu, zeinak edozein pertsonari sarbidea errazten dion; kalitatezko heziketa eratuz.

Egia da, mundu guztia ezin duela Internet sarbidea izan. Horrexegatik, eten digital honek pertsonen, herrialdeen, instituzioen.. banatze, baztertze elementu batean bihurtzen ari da.
Hori guztia dela eta, eten digitala sortzen da; baina eten sozial batean bihurtzen dena. Hau da, autorearen ikuspuntutik, ezin dezakegu eten digital bati buruz bakarrik hitz egin; ekonomikoari buruz; baizik eta eten digital desberdinak existitzen direla dio; hala nola, politikoa, hezkuntzakoa, irakasle eta ikaslearena..

XXI. mendearen hasieran ematen ari den txiro eta aberatsen arteko banatzea, pasaden mendean eman zena baino handiagoa da. Hau da, gaur egungo gizartea era desberdin batean garatzen ari da. Banatze honek, herrialdeen baldintza ekonomikoak ezartzen dute, herriaren eta herrialdeen eragin zuzena izanik.
Izan ere, epe labur batean gizarte hau konplexua izan ahal da. Hots, gaur egun, ez dugu zertan helbide elektronikoa, blog-ak, facebook… ordaindu egin behar, baina edozein mementoan ordaindu beharrekotan bihurtu daitekeen sareak izan ahal dira.
Eten digitala azaltzerako orduan, bi joera ezberdintzen ditugu. Lehen arazoa, azpiegitura teknologikoak; eta bigarrena, ezberdintze sozialaren ondorioa. Azken hauek, posizio ezberdinak sartzen ditu: alde batetik, mundu osoan internet-en sarbide izatea, horrela beste guztia ebatziko da eta bestetik, eten digitalaren ondorioa: hedatzen jarraituko da ezberdintze sozialaren ondorioa.

Era berean, teknologia berriak erabiltzen ez dakien pertsona batek, nahiz eta konexio asko izan, ez da gai izango balizko onurak eskuratzeko. Horrexegatik, etorkizuneko ikasleek gaitasun ezberdinak erakutsi beharko dituzte, kasurako: taldean lan egitea, ezaguera berriak ikastea, ekimen berriak erailtzea, independente izatea…
Hau guzti hau, ingelesa hizkuntzarekin erlazionatzen dugu, alegia, ingelesa da sarea menperatzen duen hizkuntza.

Ezaugarri fisiko edo psikiko berezien ondorioak ere aipatu behar dira. Gaur egun, ikastetxeetan teknolgia berriak daude, baina ez dira guztientzat, nahiz eta aurrerapen handiak egin.
Teknologia hauek onurak ekar ditzake urritasunak dituzten umeentzat: autonomia izaten, aisialdi momentuak eskaintzen, komunikazioa errazten.

Ondorioz, arazo guzti hauei erantzun bat ematea zaila da baina pauso-pauso lor dezakegu. Horretarako, agian irakasleen papera aldatzen hasi beharko genuke.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA

Teknologia berriak—eragina—informazioaren gizartean

Gaur egun, teknologia berriek gero eta eragina handiago daukate gure gizartean, hots, informazioaren gizartean.
Informazio eta komunikazioren teknologia berriak  eragin zuzena daukate hezkuntzarekin, hau dela eta,  oinarrizko prestakuntza batzuk eskatzen dira.
Nik esaldi hau azpimarra nahiko nuke: oinarrizko prestakuntza batean geratzean, eta ez prestakuntza oso batean bihurtzea. Teknolgia berrien garapena eta eragina izugarria denez eta modu horretan izaten jarraituko denez, beharrezkoa ikusten dut prestakuntza minimo bat baino ez izatea gure ikasleak; guk irakasle moduan informazioa ondo kudeatzen eta kontsumitzen irakatsiz.
Nire ustetan, teknologia berriek, lan sektoretan aurrerapenak eskaintzen dituzten moduan; hezkuntzan aurrerapen hauek hain garrantzitsuak  ez  direlakoan nago. Egia da,  lan berriak sortu direla hauei esker, baina  eskolan, nire aburuz, garapen masiboa ez dela beharrezkoa adierazi nahi dut: 8 urteko ume batek ez du zertan internet-en informazioa bilatzen egon behar, liburuak, aldizkariak eta beste errekurtso batzuk dituelako.
Horrexegatik, teknologia berriek hezkuntzan eragina izango dutenez, irakasleok adi egon behar gara ikasleek oinarrizko prestakuntza bat baino ez izatea.