lunes, 29 de noviembre de 2010

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALAK

2009-2010 ikasturtearen hasieran, Espainian gainditu egin zen Eskola 2.0 proiektua, hau onartzeko espainiar gobernuko hezkuntza sailak, multinazionalak, talde finantziero eta editoriala batu ziren. Honen helburua tranformazioa da, hots, ondorengo 4 urteetan LH 5. eta 6.mailak eta DBH 1 eta 2ko klase tradizionalak klase digital eraldatu nahi ditu, arbel digitalak erabiliz, interneten konexio inalanbrikoa erabiliz…

Izan ere, “Eskola 2.0”, ez dauka zerikusi handia hezkuntza, irakaskuntza edota teknologia berriekin.
Hau da, ez du zerikusirik planteamendu pedagogikoekin, interes asko baitaude atzean, bai ekonomiaren aldetik bai hezkuntza ministerioen aldetik. Horrexegatik esan dezakegu, irakaslearen bideratasun maila eta ikasleen parte hartzea alde batera uzten direla.
Nire aburuz, eta testuan esaten den bezalaxe, “Eskola 2.0” ez onartzea ez da teknologia berriak ez onartzea, baizik eta inposatutako politika batera ezetz esatea baino ez da
Zergatik ez dute diru hau beste gauzetan inbertitzen? Azken finean, teknologia berri hauen planteamendua ez ditu gure ikasleen beharrizanei erantzuten.

Eskola 2.0" ren atzetik Pizarra digital" programa aurkitzen da, zeinak 2003an martxan jarri zen Ariñon (Aragoien). LH 5. eta 6. mailen geletan, Tablet PC eta proiektoreak ipini ziren, teknologia berriak erabiltzen zituzten irakasleen esperientzia kontuan izan gabe. Gainera, ikastetxeei material berdina bidaltzen zieten, aldaketa eta adaptazioak egiteko aukera izan barik. Ez zaie gizarte digitalerako eredu berririk azaldu, ezta aplikazio didaktikorik ere.
Zergatik ez dira ikaskuntza esanguratsu batetik abiatu? Ez zen hobeto euren aurre ezagutzak jakitea, eta metodologia aldaketa bat egitea?
Hiru galdera hauek erantzuna ematen digute guk ikusteko guzti honen atzea aplikazio didaktikoarik ez dagoela.
Era berean, esan beharra daukagu, familiek proiektu hau 2,38 baloratzen dutela (0-5). Nire aburuz, errealitatea ezagututa, ez dakit zergatik hain altuegi baloratzen duten.

Azken finean, laburbilduta, “Eskola 2.0” progamari buruz hitz egitea ez da hezkuntzaz ezta teknologia berriei buruz hitz egitea, baizik eta negozio eta merkantalizazioaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario