miércoles, 10 de noviembre de 2010

Eten digitala

ETEN DIGITALA

Autoreak analisiaren hasieratik eten digitalak betidanik existitu egin direla komentatzen du. Honi esker (Internet), hezkuntzaren eredu demokratiko lor dezakegu, zeinak edozein pertsonari sarbidea errazten dion; kalitatezko heziketa eratuz.

Egia da, mundu guztia ezin duela Internet sarbidea izan. Horrexegatik, eten digital honek pertsonen, herrialdeen, instituzioen.. banatze, baztertze elementu batean bihurtzen ari da.
Hori guztia dela eta, eten digitala sortzen da; baina eten sozial batean bihurtzen dena. Hau da, autorearen ikuspuntutik, ezin dezakegu eten digital bati buruz bakarrik hitz egin; ekonomikoari buruz; baizik eta eten digital desberdinak existitzen direla dio; hala nola, politikoa, hezkuntzakoa, irakasle eta ikaslearena..

XXI. mendearen hasieran ematen ari den txiro eta aberatsen arteko banatzea, pasaden mendean eman zena baino handiagoa da. Hau da, gaur egungo gizartea era desberdin batean garatzen ari da. Banatze honek, herrialdeen baldintza ekonomikoak ezartzen dute, herriaren eta herrialdeen eragin zuzena izanik.
Izan ere, epe labur batean gizarte hau konplexua izan ahal da. Hots, gaur egun, ez dugu zertan helbide elektronikoa, blog-ak, facebook… ordaindu egin behar, baina edozein mementoan ordaindu beharrekotan bihurtu daitekeen sareak izan ahal dira.
Eten digitala azaltzerako orduan, bi joera ezberdintzen ditugu. Lehen arazoa, azpiegitura teknologikoak; eta bigarrena, ezberdintze sozialaren ondorioa. Azken hauek, posizio ezberdinak sartzen ditu: alde batetik, mundu osoan internet-en sarbide izatea, horrela beste guztia ebatziko da eta bestetik, eten digitalaren ondorioa: hedatzen jarraituko da ezberdintze sozialaren ondorioa.

Era berean, teknologia berriak erabiltzen ez dakien pertsona batek, nahiz eta konexio asko izan, ez da gai izango balizko onurak eskuratzeko. Horrexegatik, etorkizuneko ikasleek gaitasun ezberdinak erakutsi beharko dituzte, kasurako: taldean lan egitea, ezaguera berriak ikastea, ekimen berriak erailtzea, independente izatea…
Hau guzti hau, ingelesa hizkuntzarekin erlazionatzen dugu, alegia, ingelesa da sarea menperatzen duen hizkuntza.

Ezaugarri fisiko edo psikiko berezien ondorioak ere aipatu behar dira. Gaur egun, ikastetxeetan teknolgia berriak daude, baina ez dira guztientzat, nahiz eta aurrerapen handiak egin.
Teknologia hauek onurak ekar ditzake urritasunak dituzten umeentzat: autonomia izaten, aisialdi momentuak eskaintzen, komunikazioa errazten.

Ondorioz, arazo guzti hauei erantzun bat ematea zaila da baina pauso-pauso lor dezakegu. Horretarako, agian irakasleen papera aldatzen hasi beharko genuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario