miércoles, 27 de octubre de 2010

PROMETEUS. "La revolución de los medios"

“Prometeus. La revolución de los medios”

“La revolucion de los medios” bideoan egileak metafora bat egiten du gizakia jainkoarekin konparatzen. Hark erabiltzen du hurrengoa esanez: gizakia jainkoa da gizakiak ezagutzen du, eta leku guztietan egon daiteke; hauxe da Prometeus-en mundu berria.
Esaldi honengatik eta bideoa behin ikusita, bere gaia gure gizartea gaur eta etorkizunean teknologia berriekin erlazionatzen jarraituko dela da.
Gainera, hauen garapena gero eta handiagoa izango denez, edonork “prosumer” izan daiteke. Prosumer hitza informazioaren produktu eta kontsumitzailea esan nahi du, horrexegatik edonork izan daiteke.
Mundu hau, medioen iraultzarekin internetekin hasten da (doako irratia, Tivo (telebista internet-en…) eta medio zaharrekin erlazionatuta dagoen guztia desagertzearekin bukatzen da (telebista, irratia, publizitatea).
Gaur egun, edozein gauza internet-en aurkitzen dugunez, lehen aipatu ditudan artefaktuen desagerpena eragingo du.
Izan ere, jendeak egun guztietan, OhmyNews; (munduko online egunkaria handiena, zeinak periodista askoren esker egiten dena) Flickr; (irudiak dituen artxiboa) You tube; (filmak ikusteko) Blog (egunerokoa) edo Wikipedia (entziklopedia) erabiltzen dute.

Nire ustez, bideoan planteatu den bezalaxe teknologia berrien garapenari begira batez ere, izugarria izango da.
Hori bai, planteatzen den moduan ematen bada, gizartearen eraginez izango da, hots, inguratzen gaituen gizartea erabat aurreratua egongo da plano batzuetan baina beste batzuetan ez hainbeste, adibidez: internet-ek erraztasun handiak eskaintzen digu edozein pertsonari, berdin da zein adina izan, horrexegatik pentsatzen dut umeek erraztasun hauek kontrolatu beharko luketeela liburuak, liburutegiak alde batera utzi barik.
Irakasleok egingo dugun papera handiagoa izango da, alde batetik teknologia berrien aurrean ikasleei informazioa ondo hautatzen erakutsi behar dugulako eta bestetik, gu irakasle moduan erakutsi teknologia hauek behar direnean bakarrik erabiliko ditugula.

Laburbilduz, gaurko gizartea teknologia berriekin garatzen ari den gizartea denez, saiatuko gara era batean edo bestean aktiboki parte hartzen, baina beti neurri batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario