miércoles, 27 de octubre de 2010

PROMETEUS. "La revolución de los medios"

“Prometeus. La revolución de los medios”

“La revolucion de los medios” bideoan egileak metafora bat egiten du gizakia jainkoarekin konparatzen. Hark erabiltzen du hurrengoa esanez: gizakia jainkoa da gizakiak ezagutzen du, eta leku guztietan egon daiteke; hauxe da Prometeus-en mundu berria.
Esaldi honengatik eta bideoa behin ikusita, bere gaia gure gizartea gaur eta etorkizunean teknologia berriekin erlazionatzen jarraituko dela da.
Gainera, hauen garapena gero eta handiagoa izango denez, edonork “prosumer” izan daiteke. Prosumer hitza informazioaren produktu eta kontsumitzailea esan nahi du, horrexegatik edonork izan daiteke.
Mundu hau, medioen iraultzarekin internetekin hasten da (doako irratia, Tivo (telebista internet-en…) eta medio zaharrekin erlazionatuta dagoen guztia desagertzearekin bukatzen da (telebista, irratia, publizitatea).
Gaur egun, edozein gauza internet-en aurkitzen dugunez, lehen aipatu ditudan artefaktuen desagerpena eragingo du.
Izan ere, jendeak egun guztietan, OhmyNews; (munduko online egunkaria handiena, zeinak periodista askoren esker egiten dena) Flickr; (irudiak dituen artxiboa) You tube; (filmak ikusteko) Blog (egunerokoa) edo Wikipedia (entziklopedia) erabiltzen dute.

Nire ustez, bideoan planteatu den bezalaxe teknologia berrien garapenari begira batez ere, izugarria izango da.
Hori bai, planteatzen den moduan ematen bada, gizartearen eraginez izango da, hots, inguratzen gaituen gizartea erabat aurreratua egongo da plano batzuetan baina beste batzuetan ez hainbeste, adibidez: internet-ek erraztasun handiak eskaintzen digu edozein pertsonari, berdin da zein adina izan, horrexegatik pentsatzen dut umeek erraztasun hauek kontrolatu beharko luketeela liburuak, liburutegiak alde batera utzi barik.
Irakasleok egingo dugun papera handiagoa izango da, alde batetik teknologia berrien aurrean ikasleei informazioa ondo hautatzen erakutsi behar dugulako eta bestetik, gu irakasle moduan erakutsi teknologia hauek behar direnean bakarrik erabiliko ditugula.

Laburbilduz, gaurko gizartea teknologia berriekin garatzen ari den gizartea denez, saiatuko gara era batean edo bestean aktiboki parte hartzen, baina beti neurri batean.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

Post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean. Horrela, hemen klik egiten EHUko web orrialdera salto egingo dugu.

jueves, 14 de octubre de 2010

ZERTAN DATZA WEB 2.0?¿??

Oraindik ez dakizu zer den web 2.0? (irakurri hurrengoa)

Web 2.0 sortu baino lehen, web 1.0 erabiltzen genuen komunikatzeko sistema bezala, informazioa biltzeko tresna bezala..Orain, web 1.0 ri esker beste web berri bat sortu da, gaurko web 2 .0 deritzona.
Web 2.0 (2004an sortutako web-a da)interneten bigarren generazioa dela esan nahi da, erabilgarria egiten dugunok, PARTAIDEOK gara;hau da, parte hartze handia daukagu.
Bertan, denok gara web-masterrak, webgune sozialak sailkatzen ditugu,komunikatzeko, elkartrukatzeko eta lankidetzarako ez dugu inori baimena eskatu behar, bakoitzak bere espazio birtualaren(facebook) jabea da.
Parte hartzea dela eta edonork bilatu, iruditu, onartu dezake nahi duena. Adibidez mikromedioetan irakurleek iruzkinak egiten dituzte besteei eskeintzeko.. Edo wiki-an, jendeak iruzkindu bertan agertzen den edukia.
Web 2.0 honetan badira puntu garrantzitsu batzuk. Alde batetik, HTML-a definizioak emateko pentsatuta dago; dokumentu batean, edukia eta egitura batuta datozte. Baina bideoan ikusi dugun moduan, hauek biak separatu egiten ditugu, guk nahi dugun edukia sartzeko. Beste aldetik, RSS-a. RSS fit bat da, zeinan XML-ri esker eduki berriak bereiz ditzakegu. Adibidez: red sozial batean (tuentian) lagun batek argazki berri bat sartzen duenean, guk ikus dezakegu gure lagunak argazki berri bat igo dela, bere tuentira joan beharrik; hauxe hain zuzen, XMLri esker egiten. XML edukia eta egitura bereizten duen sistema da, hau da, datuen elkartrukatzean datza.
Zelan antolatzen dugu guzti hau? Etiketen bidez.

Gaur egun, niru ustetan, web 2.0 izugarrizko eragina suposatu du bai medioetan, bai hezkuntzan. Eskolan adibidez, edozein ume daki mikromedio hauek erabiltzen.Gainera,ikastetxetan ikasleek astean behain ordu bat daukate teknologia hauekin murglitzeko.

Gauza guzti hauengatik, web 2.0 da hain ezaguna.

Web 2.0

Web 2.0rori buruzko bideoa

jueves, 7 de octubre de 2010

Bigarren sarrera

Aupa!!!

Behin hau erabilita, esan beharra daukat gustokoa dudala.

Aurrerago, teknolgia berrien  inguruko bideoa sartuko dut.

Zintzo ibili!

bideoa sarrera batean ipintzen

bideoa nola sartzen den ikusi dugu. Oso erreza da

Lehenengo sarrera

Kaixo lagunok!
Zelan blog-aren erabilerarekin?
Ondo konpontzea espero dut!

Besterik gabe, ondo izan!!