domingo, 12 de diciembre de 2010

LEHEN HEZKUNTZAKO MATERIAL MULTIMEDIA

Lehen hezkuntzako material multimedia bilatzen egon eta gero, hauek dira benetan interesgarriak iruditu zaizkidan web orrialdeak.

http://educacex.blogspot.com/
Web orrialde hau, gaztelaniaz zein euskaraz kudeatzeko aukera dago. Gainera, hainbat jarduera ezberdin egiteko aukera daude: bai Haur hezkuntzarako, Lehen Hezkuntza 1. 2. eta 3. ziklorako, DBHrako, Ingeles jarduerako bai eta helduen hezkuntzarako.
Horrexegatik, irakaslearen, ikaslearen zein gurasoen eskuren dagoen orrialdea da; era eramangarri eta aktibo batean eskolan landu dezakeguna.
Lehen hezkuntza 1. zikloan klikatuz gero, etiketa ezberdin agertzen dira, hala nola, arreta eta memoria, hizkuntza, ingurune… hizkuntza irakurketan adibidez, ipuin pilo irakurkutzeko aukera dago; ahozko ulermena zein idatzizko ulermena lantzeko.
Kasu honetan, ahozko ulermenan klikatuko dugu orduan, ipuina ahoz entzungo dugu irakurtzen dugun bitartean. Behin ipuina edo orrialdea bukatuta, honi buruzko galderak egiteko aukera daugaku; umea hura ulertu duen ala ez jakiteko.
Esan beharra daukagu, ipuinak nahi dugun hizkuntzan hautatu dezakegula (Euskaran, Galegoan, Ingelesan…) entzuteko eta irakurtzeko.

Era berean, elementu teknikoei begira, marrazkiak agertzen dira, orrialde arina da, arina ez izatekotan bertan marrazki bat azaltzen digu “patxadaz” hartzeko.
Gauza guzti hauengatik, Interesgaria iruditu zaidan, beste orrialde bat hau izango litzateke:
Acex proiektua egindako web-a da.

http://www.oriapat.net/ikasguay/euskaraz.htm
Orrialde hau, Lasarte- Tolosa (berritzegunea) du egile moduan eta aurrekoarekin konparatuta, soilik dauka Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan lan egiteko aukera ematen.
Izan ere, aproposa iruditu zait hau jartzea, eskolan ematen diren ikasgai guztien baliabideak daudelako: euskara, gaztelania, ingelesa, matematika, hiztegia…
Diseinuaren aldetik, kolore lasaiak erabiltzen ditu, ikasle edo gurasoak erakartzeko.
Edukiaren aldetik, azaltzen duen informazio eta loturaren aldetik oso interesgarria dela esan dezaket.
Beraz, esan dezakegu erabileraren aldetik, zailtasun handirik ez duela.

Amaitzeko, web orrialdea hau eskainiko dizuet
http://samaniego-eskola.org/web/index.php?option=com_weblinks&view=category&id=35%3Aenl&Itemid=126&lang=eu

Web orrialde hau, San Maniego eskola (Gasteizen) eskaintzen digu, euren loturak gaurkotuak izanda.
Elementu teknikoei begira, beheko partean ikusiko dugu guri interesatzen zaiguna, hots, eten hauek.

• Liburutegia
• Hiztegiak
• Haur Hezkuntza
• Lehen Hezkuntza: 1. Zikloa.
• Lehen Hezkuntza: 2. Zikloa.
• Lehen Hezkuntza: 3. Zikloa.
• Erakunde Ofizialak / Organismos Oficiales
• Ikastetxeko blogs

Batean klikatuz ezkero, LH 2. zikloan adibideaz, berehala beste web esteka batzuk ateratzen zaizkigu. Hori bai, marrazkiak erabiltzen dituzte web orria aberatsagoa eta ikusteko atsegina egin dezan. Horrexegatik, edukiaren aldetik esan dezakegu, informazioa eta loturak interesante eta baliogarriak direla ikasleen garapenerako.

KONPETENTZIA DIGITALAK






Bideo hauen gaia konpetentzia digitala dela esan dezakegu, bere baitan azpi gaitasunak sartuta.
Izan ere, konpetentziak digitalek, teknologi aparatuak erabiltzera mugatzen gaituzte.

Lehenengo bideoan adibidez, hezkuntzan eragin duen aldaketari egiten dio erreferentzia. Hau azaltzeko, bi ikuspuntu desberdin plazaratzen ditu, alde batetik orain dela “60” urteko ikasle batek (teknologia berriak existitzen ez zirenean) eta bestetik, gaur egungo beste ikasle batek (teknologia berriak existitzen dira). Bertan komentatzen digun ideia azpimagarriena zera da, ikasleek lehen amesten zuten gauzetan ezinezkoak zirela benetan nolakoak ziren ikusi, gaur egun aldiz, teknologia berriak direla eta, amesten duguna ikusteko aukera daukagu.

Bigarren bideoan, elkarrizketa bat ematen da, zeinan gaur egungo egoerari buruz hitz egiten digu irakasle batek; idazketa eta irakurketa digitalean oinarrituta; ez da bakarrik teknologia berriak erabiltzen jakitea, baizik eta informazioa bilatzen, interpretatzen jakin behar dugu, hots, informazioa ezagutza pertsonalean bihurtzea.